Emakume enpresariak
landa ingurunean

Hainbat esparru eta sektoretako emakume enpresari eta ekintzaileen elkartea da SASKIA, landa-ingurunearekin eta emakumearekin konprometitua.

SASKIA 2012 amaieran sortu zen, HAZI-k babestutako emakumeentzako teknologi-barnetegian.

Topagune horretan, eremu propio baten beharra atzeman genuen; esperientziak eta prestakuntza partekatzeko tokia,  landa-ingurunearen baitan sinergiak sortu eta ahalduntzeko tokia, bai maila pertsonalean zein taldean, bai gizarte-mailan zein maila politikoan.

2016ko otsailean elkartea eratu genuen.

Emakume enpresaria edo ekintzailea al zara?
Orduan gure elkartean interesa izango duzu!

Ikuspegia

SASKIAk erreferentziazko elkarte dinamikoa izan nahi du, bere bazkideen  nahiak eta beharrak bermatuko dituena.

Balioak

Emakumeen ahalduntzea;  era asertiboan, motibazioz, konpromisoz, epe luzeari begira, hurbiltasunez, modu profesional eta baikorrean.

Elkar ezagutzean,  gure negozioak egonkortuko dituzten lankidetza-sinergiak sortzen dira.

Hauek sustatu eta mantentzea gure esku dago.

Enpresa bazkideak