Empresas asociadas
Ardien zaintzak markatzen du gazta
Unzalu-Ingunza enpresa, Urkiolako Amaitermin auzoan kokaturik dago. Bertan, Pedro Martin Unzaluk eta Eli Ingunzak Txori Errota Idiazabal jatorri-izendapena duten artzai gaztak ekoizten dituzte.
Eli eta Pedro Martin bokazioz artzaiak dira eta artisau-produkzioaren prozesu guztia lantzen dute. Kalitate handiko gazta egiten dute, Urkiolako Natur Parkearen inguruan hazitako ardien esneagaz.

Beraien aburuz, Txori Errota gaztaren berezitasuna da, arkumea jaiotzen denetik gazta egiten den arte eurek produktua ekoiztu eta zaindu egiten dutela: ardiak zaindu, esnea batu, gaixo daudenean zaindu, erditzeak kontrolatu, bildotsak babestu, eurekin mendian egon eta abar. Egun, 400 bat ardi dituzte, eta artaldea handitzeko edota aldatzeko ez dituzte kanpoan bildotsak erosten, etxean egiten dute ardien ugalketa.
BI-623, 2,
48211 Abadiño,
Bizkaia
946 81 08 28