Zer da SASKIA
Emakume enpresarien sarea
Topagunea gara. Helburuak:
Landa-inguruneko emakumearen ahalduntzea bideratu
Sareak, sinergiak eta aliantzak sortu
Ekimen eta proiektu berriak garatu
Bizkaiko landa-inguruneko emakumeak duen balio pertsonala, soziala eta profesionala, garatu eta sustatu
Pertsonengandik eta iritzi zein esperientzien elkartruketik ikasi
Prestakuntza-beharrei erantzun
Bazkide guztien garapen pertsonal eta profesionala sendotu, Bizkaiko landa-eremuaren egoera sozioekonomikoa eta ingurumenaren kalitatea hobetzeko
Etengabe aldatzen doan testuinguruan, enpresari eta ekintzaileei sortuko diren arazoei era eraginkorrean aurre egiteko baliabideak identifikatzen lagundu
Bizkaiko landa-inguruneko emakume enpresari eta ekintzaileen balioa aitortzeko ekintzak burutu
Ekoizle eta enpresari txikiek lanean pairatzen duten bakardadea arindu
Jardueretan euskararen erabilera sustatu
Elkartearen helburuak modu batean edo bestean lortzera bideratutako ekintza orori leku egin
Historia

2012

Enpresari  batzuen artean antzeko beharrak sortu ziren.

2013 – 2015

HAZI-ren  babespean  prestakuntza-saioak antolatu ziren,American GP emakume enpresari eta ekintzaileen arteko sinergiak bultzatzeko.

2016

SASKIA elkartea sortu genuen.

2017

Barne-eztabaidarako unea.

2018

Elkarte moduan  ezagutarazi nahian.

2019

Informazio-saioen bidez sarea handituz.  Parekotasuna bilatuz  landa inguruneko erabakiguneetan.

Ekintzailetzan bidelagun zerbitzua

¿Ekintzailea zara? Beste enpresa batzuen ibilbidea ezagutzeak erraztu egiten du esperientziak ematen duen jakintza eskuratzea.

Gure akatsetatik asko ikas dezakezu, eta gure arrakastak inspiraziorako gaia izan daitezke.

Buruan duzun enpresari hori izateko bidean, dena da lagungarri.

¿Nolako enpresaria izan nahi duzu?  Zatoz, kontaiguzu zure proiektua eta elkarrekin egingo dugu bidea.

Prestakuntza, sarean

Elkarrekin hazteko prestakuntza saioak antolatzen ditugu. Egutegi orokorra bakoitzaren  beharren arabera  antolatzen dugu.

Babesleak